XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bizkarrean ere nerbio asko biltzen da, orno arteko hodian barrena doan muinean hain zuzen, eta bide hori hartzen dute zerebrora doazen edo zerebrotik datozen nerbio eta mezuak.

Horregatik buruko eta bizkarrezurreko zauriak eta kolpeak oso arriskutsuak dira, lehen esan dugun bezala.

Bi eratako nerbioak daude:.

- Sentipen nerbioak: Sentipenak jaso eta informazioa zerebrora bidaltzen dute.

- Nerbio motoreak: Zerebroaren aginduak gorputzeko atal guztietara banatzen dituzte.

Nerbioak zerebroa osatuz pilatzen dira garezur barnean.

Burmuinaren barnean zati desberdinak bereizten dira: zerebroa, zerebeloa eta bizkarrezur erreboila.

Zerebroaren funtzionamendua eta zaintzeko egin behar duguna

Ez da gauza erraza zerebroa aztertzea baina ikertzaileek diotenez badakigu zerebroaren alde desberdinetan banaturik daudela gure gorputzak egin ditzakeen ekintza guztiak antolatu eta aginduko dituzten zelulak.

Guk ikusi, jan, ibili, idatzi edo beste hainbat gauza egiten baditugu, aurrez zerebroaren zati batean ekintza horiei buruzko informazioa jaso eta kanpotik datozen sentipenak zerebrora eraman ondoren, honek agintzen dituen mezuei esker izaten da.

Edonon jasotako sentipena nerbioen bidez bizkarrezurreko nerbiotara iristen da eta hemendik zerebrora.

Honek hartzen ditu azken erabakiak.

Zerebroa eta bizkarrezurra dira nerbiogune garrantzitsuenak.

Hauek ondo zaintzea garrantzi handiko gauza da.

Zerebroa / Zerebeloa / Bizkarrezur erreboila.